BERRIA kamisetak
Ostirala, 2008ko abuztuak 29, 17:08:04an berritua

GIZARTEA

PPko zinegotzi baten bizkartzainak segurtasun zaindari bat eta herritar bat zauritu ditu tiroka, Bilbon

Ertzaintzak agertu duenez, bizkartzainak eta zaindariak eztabaida izan dute Bilboko Abandoko geltokian, eta tiroka ekin dio bizkartzainak. Zaindaria ez ezik, une horretan inguruan zen herritar bat zauritu du. Erasotzailea atxilotu egin dute.

AEB-ETAKO HAUTESKUNDE PROZESUA

Sarah Palin Alaskako gobernadorea aukeratu du McCainek presidenteordegai errepublikano izateko

44 urte ditu eta duela bi urtetik da gobernadorea. Lehendakariordegai izateko hautatzen duten bigarren emakumea da. Emakume gazte bat aukeratuta, McCainek "irudia freskotu" nahi duela diote analistek.

MUNDUA

Errusiarekin harreman diplomatiko guziak moztea erabaki du Georgiak

Ordezkari diplomatikoak erretiratu eta bi egunera iragarri du Tbilisik neurria. Bruselak ez du Moskurekiko "harreman normala" izango, honek Kaukason jarrera aldatu arte.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Sarrigurenen labanaz zauritutako emakumearen senarra atxilotu dute

45 urteko andrea oso larri dago Nafarroak Ospitalean. Etxean gertatu da erasoa, eta ordu batzuk ihesean ibili ondotik atxilotu dute foruzainek haren senarra.

ERREPIDEAK

14 urteko neskato bat eta 16 urteko mutil bat hil dira Aitzoainen trafiko istripuan

Berriozarkoak (Nafarroa) dira biak, eta albisteak samin handia sortu du herrian. Beste hiru gazte ere zauritu dira ezbehar berean. Bost lagunak zihoazen autoa bidetik atera eta irauli egin da Aitzoaingo kuartelaren atzealdeko mendi bide batean. Berriozarren festak dira, eta heriotza horiek sorrarazitako mina adierazteko elkarretaratzea antolatu du Udalak gaur arratsalderako.

ATXILOKETAK

Beste etxebizitza bat miatu dute Barańainen

Gazte baten bila joan da Guardia Zibila, baina ez dute etxean aurkitu. Etxebizitza berean bizi diren beste hiru gazteak lurrean etzanik eta burua zapaltzen zietela eduki dituzte hiru orduz. Atzo baldintza gabe espetxeratu zituzten Luis Gońi eta Xabier Sagardoiren atxiloketekin lotu dute bart gaueko miaketa.

MUNDUA

Karadzicek ez du deklaraziorik egin Hagako auzitegian

Bere burua erruduntzat edo errugabetzat duen adierazi beharra zuen gaurko saioan, baina uko egin dionez, epaileak errugabetzat jo du ohiko prozedurari jarraikiz. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak 11 kargu aurkeztu ditu Bosniako serbiarren buruzagi izanaren kontra, besteak beste, genozidioa eta gerrako krimenak leporatzen dizkio.

MUNDUA

Dagoeneko 70 dira 'Gustav' ekaitz tropikalak Karibean hildako lagunak

Gehienak Haitin zendu dira. Orain Kubara eta New Orleanseko petrolio gunetarantz doa, Mexikoko Golkora, eta baliteke heldu den astean berriz urakan bilakatzea.

MUNDUA

Erreferenduma deitu du Moralesek abenduaren 7rako

Boliviako Konstituzioaz gain, nekazaritzako lursail pribatuen hedapenaz ere galderak egingo dituzte, eta abuztu hasierako galdeketan ezeztutako bi prefektuak hautatuko dituzte.

BERRI GEHIAGO

EKONOMIA

Enplegua sustatzeko, zerga berri bat ezarriko du Frantziak

RSA gutxieneko errentaren formulak ordezkatuko du RMI, ondare eta akziodun errentei urtebete barru %1,1eko zerga erantsita.

Publizitatea Gazteok matraka egitera goaz!
PAPEREKO EDIZIOA
erosketak

elkar.com

OILOBUSTIA
OILOBUSTIA
JADOUL, EMILE
10,45 €
eguraldia Gaurko iragarpena
zirrimarra Zakilixut

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

- www.berria.info

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929 Tel 943 304 030 Fax 943 590 172

Lege Informazioa

 

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia