Berria.info
Osteguna, 2008ko uztailak 24, 17:42:27an berritua

BLOGAK

PELLO URZELAI

PELLO URZELAI

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

ENEKO BIDEGAIN

ENEKO BIDEGAIN

Ipar haizea

Ipar Euskal Herriko aktualitate eta egoera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko gogoetak agertuko dira blog honetan. Halaber, Euskal Herri osoa hunkitzen duten gaiei eta Hego Euskal Herria hunkitzen dutenei Iparraldeko begiradarekin so eginen die blog honek. Paperezko edizioan lekurik ez duten gai ttipiak eta anekdotak agertzea ere da xedeetariko bat, baita ere paperezko edizioan gutti barnatu gaiak sakontzea.

ANJEL LERTXUNDI ESNAL

ANJEL LERTXUNDI ESNAL

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

OIER GUILLAN

OIER GUILLAN

Eskuorri galdua

Oholtza guztien gainetik, foko guztien azpitik... "Arte eszenikoak" deritzon arloa zabala bezain zehazgabea suertatzen ahal da, etengabeko bilaketa eta krisian dagoen arlo artistiko bat delako agian. Zerk bultzatzen du pertsona bat taula gainera igotzera? Zerk animatzen du publiko handi zein txiki baten aurrean aldiro biluztu eta komunikatu nahi izatera? Are gehiago,zerk euskaraz biluztera, hautu horrek aktuatzeaz gain kixote txiki baten moduko lana eskatzen dionean taulatik at? Agenda kulturaletan naufragoen gisan dabiltzan taula gaineko izaki bitxi horien inguruko gogoetak biltzeko gerturatu naiz txoko honetara, posible den neurrian arte eszenikoen mundura gerturatzeko zeharbideak eskaintzera.

JUAN LUIS ZABALA

JUAN LUIS ZABALA

Inon izatekotan

Nahiz eta 2006ko maiatzean jarri abian, blog hau, berez, 1984an hasi nuen ohar-koaderno edo egunkariaren jarraipentzat daukat. Koaderno horretako gogoeta, artikulu, ipuin, poema eta era guztietako apunterik ustez interesgarrienekin "Inon izatekotan" liburua osatu nuen (Susa, Zarautz, 2006). Blog hau sortu aurretik ohar-koadernoan idatzi nituen testu guztiak (liburutik kanpo utzitakoak barne) irakurri nahi dituenak beheko linkblogean dauzka, pdf formatoan, urtez urte sailkatuta.

TXUMA MURUGARREN

TXUMA MURUGARREN

Gauzen hegoaldea

Begiaren lurralde apetatsuan gauzen kartografia ez da zientzia zurruna.

BIXENTE SERRANO IZKO

BIXENTE SERRANO IZKO

Nafar periferiatik

Nafarroako kontuez ez ezik, mundu zabalaz hausnartuko dugu honetan. Alde sozio-politiko eta kulturalak izanen dira nagusi, gehien dakidanaren arabera, baina bere burua euskal munduaren periferian ikusten duen hemengo honen sentsazioetatik. Izan ere, euskal periferiako herritar eta periferiako gogoetagile euskaldun sentitzeak bultzatzen nau askotan ohikoak ez diren bideetan galtzera.

(EPAIKETARI BURUZKO BLOGA)

(EPAIKETARI BURUZKO BLOGA)

18/98, auziari auzi

18/98 auzia gertutik jarraitzeko gunea da blog hau. Berria-ko kazetariek elikatzen dute eta 19/98 auziko auzipetu eta abokatuei irekita dago. Sekulan egin behar ez zen epaiketaren taupada sentitzeko beste tresna bat. (Informazio gehiago 18/98+ plataformaren webgunean: www.18-98plus.org)

PELLO ZABALA

PELLO ZABALA

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

BRIGADISTA BATEN LEKUKOTASUNA

BRIGADISTA BATEN LEKUKOTASUNA

Palestina

Gorka Quevedo naiz, eta abuztuaren lehenetik Palestinako lurretan nabil Komite Internazionalisten brigada batean. Hilaren 17 arte izango gara hemen. Helburu bikoitza dugu. Batetik Palestinako herritarrei elkartasuna adieraztea; bestetik komunikabide handiek inoiz gutxitan zabaltzen duten informazioa eskaintzea, irakurleari gatazkaren beste ikuspegi bat emateko. Blog honetan Palestinan bizitakoa islatzen saiatuko naiz.

FERNANDO ROJO

FERNANDO ROJO

Noraezean ibiltari

Haize batek bultzatu nau etxe ataritik irten eta noraezean ibiltzera. Bizipen berriak izatera. Enperadore, Sultan, Errege, heroi eta pertsonaia garrantzitsuen biografia osoak ditugu gure apaletan. Baina kaleko jende xehea nola bizi den jakin nahi dut. Ikusiz ikasi. Istanbuletik hasi, derrigorrezko atea delako, Ekialde Hurbilean antzinako merkataritza bideak jarraitu, gaurko errepideetatik noski, eta Afrika beltzaren ekialdean barneratu hegoaldera, bidexkek eramaten nauten lekuraino. Nire denboraren orratzak gelditu egin dira. Errutinak joko du berriro nire atera urte berriarekin. Bitartean ibili eta amestu.

JUANMA SARASOLA

JUANMA SARASOLA

Urruneko Begirada

Urruneko begiradarekin eta distantziak ematen duen perspektibarekin saiatuko naiz munduko hainbat bazterretan gertatzen diren gatazkak eta arazoak lerro hauetara ekartzen. Zoom batek nola, hala gerturatzen ahaleginduko naiz puri-purian dauden auzietara, baita komunikabideen aktualitatean agertzen ez diren eta konpondu gabe segitzen duten hamaikatxo gatazketara ere. Mundua bezain zabala izango da hemen, irakurle, topatuko duzun gai sorta. Urrunekoa eta ez hain urrunekoa hurbiltzeko eta modu argigarrian azaltzeko borondatearekin abiatzen dugu ataltxo hau.

ASIER AZPILIKUETA

ASIER AZPILIKUETA

Ergeletan ergelenak

Egungo informazio gizartearen zirimolak milaka albiste ergel sortzen ditu egunero-egunero. Horietako gutxi batzuk baino ez dira hemen ageri

AZKEN MEZUAK
duela 3 ordu 28 minutu idatzia
Inozoa, jeinua!
duela 5 ordu 24 minutu idatzia
Lokalizatzen
duela 5 ordu 26 minutu idatzia
Oparia
duela 5 ordu 32 minutu idatzia
Negozioa
duela 7 ordu 43 minutu idatzia
Udamina atzo
AZKEN ERANTZUNAK
duela 2 ordu 53 minutu idatzia
Oparia
Polita kontatutakoa. Asmatutakoa edo benetako kontua ote? Zalantza horrek, idazle batek kontatutakoei xarma gehitzen die....
duela 4 ordu 50 minutu idatzia
Lokalizatzen
Nire koinatu siestazalearekin beti arazo horrekin nenbilen. Arratsaldeko edozein ordutan harrapatzen nuen siestan. Zer egin orduan, ez deitu?

Soluzio hobea eman nion azkenean: lotara zoaz...
duela 23 ordu 55 minutu idatzia
Hizkuntz darwinismoa?
Gure Ruper maiteak ederki asko adierazi zuen Egin Kontu kanta ederrean....
duela 1 egun 18 ordu 31 minutu idatzia
Kultur-kulturak
Ez dakit zertaz damutu behar duzun, Pello. Izatekotan, Aitatxok eta amatxok, isilean, nozitzen zutena arindu ezaz... Amak, lanak zituen ahalkea ezkutatzeko eta Aita ihesian, auskalo zein mundutxoan! A...
duela 1 egun 19 ordu 37 minutu idatzia
Hizkuntz darwinismoa?
kar! kar! Ederra irudia, eta ederra ikuspuntu hori, euskararen aldeko neurriak hizkuntz honen bilakaera naturala eragoztea dela esaten dutenen argudioen aurrean......

© BERRIA-Edizio Digitala
berria@berria.info - www.berria.info

Lege Informazioa

Euskal Editorea S.L. , Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Tel 943 304 030 Fax 943 590 172

 

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari